Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Laboral Kutxak galdu egin du Murtzian (89-80)

Erredakzioa

Gasteiztarrek zazpigarren jarraitzen dute, baina atzera pausoa eman dute playoffetarako sailkatzeko bidean.

1:19

Laboral Kutxak 89 eta 80 galdu du Murtzian. Heurtelek partida borobila egin du, baina Nocionik eta San Emeteriok ez dute egunik onena izan. UCAMek, aldiz, talde lan bikaina egin du, eta aurretik izan da ia partida osoan.

Arabarrek zazpigarren izaten jarraitzen dute, baina atzera pausoa eman dute playoffetarako sailkatzeko bidean.

Fitxa teknikoa:

89. UCAM Murcia Club Baloncesto (27+19+17+26): San Miguel (11), Berni Rodríguez (15), Wood (3), Radovic (8) eta Lima (17) –hasierako bostekoa-, Ben Romdhane (12), Sergio Sánchez (1), Orukpe (-), Ketali (7) eta Davis (15).

80. Laboral Kutxa de Vitoria (19+18+20+23): Heurtel (22), Causeur (9), San Emeterio (2), Mainoldi (5) eta Pleiss (12) –hasierako bostekoa-, Nocioni (8), Poeta (-), Hanga (8), Hamilton (8) eta Jelínek (6).