Baskonia
Top 16
Baskoniak Euroligako etxeko garaipena lortu du, Fenerbahceren aurka
Erredakzioa
Buesa Arenak garaipen batekin esango dio egun Europako txapelketari, Fenerbahceri irabazita (95-73). Jardunaldi bakarra falta denean, Baskoniak ez du aukerarikTop 16an, lau garaipenekin.
Laboral Kutxak Euroligako lehenengo etxeko garaipena lortu du, Buesa Arenan jokatutako azken partidan, Fenerbahceren aurka (95-73). Etxekoen nagusitasuna argi egon da partida osoan zehar, neurketa sailkatzeko aukerarik gabe hasi duten arren.
Lehenengo laurdenean, bi taldeek saskiratze truke bat egin zuten (20-18), Laboral Kutxak atsedenaldia baino lehen garaipena bideratu arte. Bigarren laurdenean, 7 puntu jarraian egin zituen Baskoniak, baina McCalebbek berdintasuna ekarri zuen berriro markagailura (29-27).
Jelinekek eta Nocionik hirukoekin asmatu zuten, eta abantaila erosoa eman zioten Baskoniari. San Emeterioren beste hiruko batek utzi zuen markagailua aurretik atsedenaldian (47-28). Laboral Kutxak 13 hiruko sartu zituen guztira Laboral Kutxak, 21 saiakeratik.
Atsedenaldiaren ostean, Sergio Scariolok ez zuten erritmoa lasaitu, eta aldea mantendu zuten bukaerara arte. Etxeko taldeak 23 puntuko aldearekin hasi zuten azken laurdena, eta zaleak gozarazi zituen. Azkenean, garaipen bat ikusi dute etxean. Hala ere, Baskoniak ez du hurrengo fasea jokatuko, Top 16a bukatzeko jardunaldi bat geratzen denean.
FITXA TEKNIKOA
Laboral Kutxa: Heurtel (14), Causeur (5), San Emeterio (14), Mainoldi (5), Pleiss (15) -hasierako boskotea-, Poeta (3), Nocioni (15), Jelinek (3), Hanga (10), Hamilton (11), Diop, Van Oostrum.
Fenerbahce: Mahmutoglu (5), Preldzic (5), Bogdanovic (14), Bjelica (5), Zoric (9) -hasierako boskotea-, McCalebb (19), Kleiza (9), Savas (4), Turkyilmaz (2), Jackson, Onan (1).
Partzialak: 20-18, 27-20, 31-16 eta 17-19.