Itxi

Baskonia

Igandean, Unicajaren aurka

Sailkapenean gora egin nahi du Baskoniak

Erredakzioa

Jarraian hiru garaipen lortu dituzte gasteiztarrek, eta Malagan zazpigarren postu hori hobetzeko dituzten aukerak neurtuko dituzte.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak Unicajari egingo dio bisita igande honetan Endesa Ligako 25. jardunaldiko partidan, eta baskoniarrek garaipena lortzea eta sailkapenean gora egitea izango dute helburu.

Jarraian hiru garaipen lortu dituzte gasteiztarrek, eta Malagan zazpigarren postu hori hobetzeko dituzten aukerak neurtuko dituzte.

Unicaja sailkapen nagusiko bosgarren postuan dago, 15 garaipenekin, eta Baskoniak, ordea, 13 baino ez ditu. Baskoniaren garaipenak alde hori murriztuko luke. Azpimarratzekoa da gainera, Buesa Arenan jokatutako partidan Baskoniak irabazi zuela, zazpi puntuko abantailarekin (82-75).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea