Itxi

Baskonia

Radio Vitorian

Ramon Rivas: 'Zaila izango da Lamar Odom Gasteizera itzultzea'

Erredakzioa

'Radio Vitoria'-ko NBAko berriemaileak AEBetan, Ramon Rivasek, zail ikusten du Lamar Odom Gasteizera itzultzea. Prentsa arrosaren arabera, Odom bere emaztearekin itzultzen saiatzen ari da.

Ramon Rivas Baskoniako jokalari ohi eta 'Radio Vitoria'-ko berriemailearen arabera, zaila izango da Lamar Odom Gasteizera itzultzea: "Estatu Batuetako prentsa arrosak bere emazte Khloe Kardashianekin itzultzen saiatzen ari dela argitaratzen ari dira". 'Radio Vitoria-n egin ditu adierazpenak (gazteleraz).

Lamar Odom, taldearen baimenarekin, Estatu Batuetara joan da, New Yorken dauden konfiantzazko mekuengana. Egindako proba medikoak berrikusi nahi ditu horiekin, eta bigarren diagnostiko bat jasoko du.