Itxi

Baskonia

Debut eskasa

Lamar Odom: 'Nocioni izan behar dut eredu'

Erredakzioa

Baskoniarekin Euroligan egin zuen debuta estatubatuarrak, baina lan eskasa egin zuen jokatutako minutu apurretan.

  • Lamar Odom

    Lamar Odom, debitaren egunean. Argazkia: EFE

Laboral Kutxa Baskoniak Euroligako partida jokatu zuen ostegunean Malagako Unicajaren kontra. Gasteiztarrek partida galtzeaz gain Lamar Odomen debuta izan zen.

Estatubatuarrak ez zuen asko jokatu eta kantxan egondako minutuetan gutxi lagundu zuen taldea. Bigarren laurdenean, Sergio Scariolok debuta oparitu zion Odomi. Kantxan presentzia nabaria izan arren, argi geratu ziren entrenamendu falta eta jokatu gabe igarotako denbora. Izarrak bi falta egin zituen, bi errebote harrapatu, eta hiruko jaurtiketa bat egin, baina huts egin zuen.

Partida amaitzean ondo ez zuela jokatu onartu zuen Odomek eta argi zuela Nocioni izan behar zela bere eredua.