Itxi

Baskonia

Izar bat Gasteizen

Lamar Odom: 'Berriro hasteko nago hemen'

Erredakzioa

Bere aurkezpen egunean taldeari lidergoa ekartzera etorri dela esan du eta eta entrenatzailearen eta jokalarien arteko elkartasunean laguntzeko ere.

Laboral Kutxa Baskoniak Lamar Odom aurkeztu du gaur Buesa Arenako pabiloian. Ordu erdi egon da estatubatuarra kazetarien galderak erantzuten.

Taldeari lidergoa eman diezaiokeela esan du Odomek eta entrenatzaile eta jokalarien arteko elkartasunean lagundu. Gasteizen saskibaloian tradizio handia dagoela badakiela esan du leku aproposa berriro hasteko.

Orain debuta egunaren zain daude zaleak. Odomek ondo dagoela, baina oraindik sasoiko ez, beraz itxarotea eskatu du. Sergio Scariolo bat dator erabakiarekin eta baliteke debut eguna martxoaren 2an izatean, Valentzia Basketen kontrako partidan.