Itxi

Baskonia

Fitxaketa berria

Lamar Odom: 'Oso pozik nago'

Erredakzioa

Eguerdian heldu da Loiura eta dagoeneko Gasteizen da. Klubak ez du oraingoz aurkezpenaren data jakitera eman.

0:58

Lamar Odom gaur goizean heldu da Loiuko aireportura, eta une honetan Gasteizen da jada. Hegaleko pibotak bi hilabeteko kontratua sinatuko du Laboral Kutxarekin, baina hitzarmena denboraldi amaierara arte luzatu daiteke.

"Oso pozik nago, eta denboraldi ona egitea espero dut", esan du Odomek kazetarien aurrean egindako agerraldi laburrean.

NBAko izar ohiak bere taldeak ostegun honetan jokatu beharreko partida ikusiko du Buesa Arenan, Euroligakoa FC Bartzelonaren aurka, eta larunbatean, Valladoliden aurka, estreinakoz joka dezake Baskoniaren elastikoarekin. Klubak ez du oraingoz aurkezpenaren data jakitera eman.

¡Ya ha llegado @RealLamarOdom! El nuevo jugador del Laboral Kutxa ya luce sonriente de azulgrana. pic.twitter.com/MkevtDH7c3

— Liga Endesa (@ACBCOM) febrero 19, 201