Itxi

Baskonia

Fitxaketa

Lamar Odom, iragan iluneko NBAko izarra

Erredakzioa

Urterik onenak Los Angeles Lakers taldean eman ditu, baina azken hilabeteetan bizitza pertsonalean izandako arazoek eman dute zeresan handiena (Kim Kardashianen ahizpa batekin ezkonduta dago).

  • Lamar odon, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.

    Lamar odon, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe.

Lamar Odom jokalariaren fitxaketa hedabideetan oihartzun handia izaten duen horietarikoa da; izan ere, NBAk azken urteetan izan duen izarretako baten etorrerak zeresana eman du Endesa Ligan.

Ibilbide profesional luzean eta Baskoniara etorri aurretik, estatubatuarrak Miami Heat, Dallas Mavericks, Los Angeles Lakers eta Los Angeles Clippers taldeetan jokatu du.

Odomek Los Angeles Lakers taldean eman ditu urterik onenak, 2004 eta 2011 artean. Garai hartan bere ekarpenen garrantziak gora egin zuen Los Angeleko taldean, erreferente bihurtu arte.

2007-08 denboraldian, Lakersek Pau Gasol fitxatu zuten eta Andrew Bynum pibota lesionatuta egon arren, NBAko finalera iritsi ziren. Titulua Boston Celticsen aurka galdu zuten. Odomen errendimendua azpimarratzekoa izan zen, baina bere ohino batez bestekoek behera egin zuten zertxobait: 14,2 puntu, 10,6 errebote eta 3,5 asistentzia.

Hurrengo denboraldian, Odom taldeko seigarren jokalaria zen, eta eserlekutik ere errendimendu ona izan zuen, balio-aniztasun jokalaria zelako.

Urte hartan 16,5 puntu eta 13,4 erreboteko batez bestekoa egin zuen. Odom erabakigarria izan zen Lakersek NBAko finala Orlando Magicen aurka irabazteko.

Drogak eta arazo pertsonalak

Kirol alorrean egindako alde batera utzita, Lamar Odomen ibilbidean drogarekin arazoak eta bizitza pertsonalekin lotutako gaiak izan dira hizpide nagusi. Odom Chloe Kardashian Kim Kardahianen ahizparekin ezkonduta egon da. Horrez gain, saskibaloi taldeetako zenbait kudeatzailerekin izandako arazoek ere kalte egin diote bere errendimenduari.

Talderik gabe

Azken hilabeteetan, Laboral Kutxako jokalari berria talderik gabe egon da, baina entrenatzen jarraitu du, lehiatzeko aukera berri baten zain. Bere helburua lehengo maila berreskuratu eta NBAra itzultzea da.