Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Baskoniaren beheraldiak Real Madril garaiezina izango du aurkari

Erredakzioa

Laboral Kutxak oso neurketa zaila du Endesa Ligako liderraren eta Errege Kopako txapeldunaren aurka.

  • Scariolo. Argazkia: EFE.

    Scariolo. Argazkia: EFE.

Laboral Kutxa lehiaketako aurkaririk zailenaren kontra arituko da, denboraldiko unerik txarrenean. Azken sei partidak galduta, Endesa Ligan, Errege Kopan eta Euroligan, Baskoniak Real Madril hartuko du, Endesa Ligako liderra, oraindik menderatu gabekoa. Pablo Lasoren taldeak Ligako 18 partidak irabazi ditu, azken Errege Kopaz gainera. Norgehiagoka zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek, larunbatean 19:15etik aurrera.

Baskoniaren azken kapitulu beltza Fenerbahçeren aurkako porrota izan da (98-64), Europan jarraitzeko aukera guztiak desagerrarazi zituena. Euroligan bezala, jokalari guztiak ez dira prest egongo. Hamiltonek eta Heurtelek lesionatuta jarraitzen dute, eta Giuseppe Poeta zalantza da, kolpe batengatik. Fabien Causeur, gripearekin, ez da egoera onenean egongo.

Larunbateko partida Walter Hodgen azkena izango da Baskonian, Virtus Romara joango delako, lagatuta, denboraldia bukatu arte. Azken hilabetean ez da Scarioloren planetan sartu.

Joaneko neurketak Baskoniaren azken 23 urteetako Ligako porrotik txarrenarekin bukatu zuen. Real Madrilek 33 puntuko aldearekin irabazi zion (105-72).