Itxi

Baskonia

Koparako sailkatuta

Baskonia Koparako sailkatu da, Fuenlabradan galdu arren

Erredakzioa

Laboral Kutxari muga-mugan irabazi dio Fuenlabradak (74-73), baina Koparako sailkapena lortu dute Gasteizkoek.

  • Hamilton eta Daniel Perez. Argazkia: EFE.

    Hamilton eta Daniel Perez. Argazkia: EFE.

Laboral Kutxa Errege Kopa jokatzeko sailkatu da, Fuenlabradaren aurkako partida galdu arren (74-73). Andy Pankoren hiruko batek, muga-mugan, garaipena eman dio etxeko taldeari. Hala ere, Tenerifek, Cajasolek eta Joventutek galdu dutenez, Laboral Kutxak Kopa jokatuko du.

Fuenlabradako Andy Panko izan da saskiratzaile onena, 19 puntu lortuta. Balorazio altuena, aldiz, Baskoniako Tibor Pleiss jokalariak jaso du, 18 puntu eta 8 errebote lortuta.

Bakar batek ere ez du neurketaren nagusitasuna izan. Aurkarien porrotak ezagututa kantxaratu da Laboral Kutxa, eta bazekien sailkapena oso gertu zuela. Berdinduta heldu dira partidaren bukaerara.

Laugarren zatian, Fuenlabradak hobeto jokatu du. Baskonian, gainera, Hamiltonek ez du asko asmatu, eta Hanga kanporatu du epaileak, hiru falta 4 minutuan egin ostean. Amaieran, baina denbora barruan, azken hirukoa sartu du Pankok, eta garaipena eman dio Fuenlabradari, puntu bakar batengatik (74-73). Baskonia, hala ere, Malagako Kopan egongo da.

FITXA TEKNIKOA

74. Fuenlabrada (16+23+18+17): Perez (2), Paunic (14), Panko (19), Vega (-), Diagne (-) -hasierako taldea-, Feldeine (19), Vargas (2), Cabezas (3), Montañez (4) eta Arnold (11).

73. Laboral Kutxa (23+18+14+18): Heurtel (9), Casseur (3), San Emeterio (14), Mainoldi (-), Pleiss (18) -hasierako taldea-, Nocioni (14), Jelinek (4), Hanga (4), Poeta (4) eta Hamilton (3).