Baskonia
Euroliga, 3. jardunaldia
Armani Milan-Baskonia, Euroligarekin hitzordua
Erredakzioa
Panathinaikosen kontra galdu eta gero Armani Milanen kontra jokatu behar du gaur Baskoniak Euroligan (20:30).
Laboral Kutxa Baskoniak TOP16-ko hirugarren jardunaldiko partida du Milanen, Armaniren kontra. Partida ostiralean iluntzeko 20:30ean jokatuko da eta zuzenean eskainiko dute ETB-1k eta eitb.com-ek.
Euroligako bigarren fase hau garaipenarekin hasi zuen Sergio Scarioloren taldeak, Unicajaren aurka, Malagan; baina gasteiztarrek Buesa Arenan Panathinaikosen kontra jokatutakoa galdu egin zuten. Beraz, bat irabazi eta bat galdu.
Hirugarren jardunaldian Armani Milan taldea izango dute aurrez aurre eta garaipena nahitaezkoa da sailkapeneko lehen postuetan amaitzeko. Lamont Hamiltonek partida jokatuko duela baieztatu du Scariolok. Pleiss eta Nocioni ere prest daude.