Baskonia
Ilunben
Baskoniak irabazi du GBCren aurkako derbia (76-78)
Erredakzioa
Arabako taldeak susperraldia izan du bigarren zatian, eta Gipuzkoa Basketek ezin izan du azkenengo saskiratze erabakigarria lortu.
Laboral Kutxak garaipen garrantzitsua lortu dute Ilunben, Sito Alonsok zuzentzen duen Gipuzkoa Basketen kontra (76-78). Donostiako taldea nagusi izan da ia neurketa osoan zehar, baina Baskonia suspertu egin da atsedenaldiaren ostean, eta Arabako taldea Malagako Errege Kopatik gertuago dago.
Donostiako taldeak erasoan ondo hasi du norgehiagoka, Doblas eta Robinson izarren puntuei esker, baina Laboral Kutxak ondo eusti du Fabien Causeurrek lortutako saskiratze garrantzitsuekin (12-12). Hala ere, Ramsdellek hiruko garrantzitsu bat eskuratu du eta Hanleyk 20-16koa jarri du aurreneko laurdenaren bukaeran.
Sito Alonsoren gizonek erasoan asmatu egin dute, eta David Doblasek 11 puntuko aldea jarri du markagailuan (27-16). Gipuzkoa Basketek defentsan sendotu egin du, baina Nocionik saskiratze onak lortu ditu (27-20). Doblasek erakustaldia eman du Ilunbeko kantxan, eta GBCk 12 puntuko alde garrantzitsua lortu du, atsedenaldia heldu aurretik (40-28).
Sergio Scarioloren gizonek abiadura handiagoa ezarri dute hirugarren laurdenean, eta Causeurrek 42-35ekoa jarri du, jaurtiketa libreetako marratik. Baskoniak ondo defendatu du, eta Donostiako taldea ezinean aritu da (42-39). Heurtelek puntu bakarrera jarri du Laboral kutxa (42-41), baina Ramsdellek erantzun bikaina eman du (47-43). Diopek markagailua irauli du (48-49), baina Hanley 54-52koa jarri du hirugarren laurdenaren amaieran.
Hangak, berriz ere, markagailuan goitik jarri du Baskonia (56-58), eta Sito Alonsoren gizonek ezin izan dute euren jokoa gauzatu. Nocionik ederki gidatu du Arabako taldearen erasoa (60-64), baina Winchesterrek hiruko garrantzitsua lortu du 66-67koa jartzeko. Robinsonek markagailua irauli du (70-69), baina Poetak bi hiruko ikusgarri eskuratu ditu (71-75). Gipuzkoa Basketek ezin izan du azkenengo saskiratzea lortu, eta Scarioloren gizonek 76-78 irabazi dute.
Fitxa Teknikoa:
76.- Gipuzkoa Basket: Neto (11), Salgado (2), Robinson (10), Ramsdell (11), Doblas (22)- hasierako bostekoa- Winchester (11), Hanley (6), Cortaberria, Motos, Olaizola (3)
78.- Laboral Kutxa: Heurtel (10), Causeur (9), San Emeterio (4), Nocioni (18), Pleiss (8)- hasierako bostekoa- Mainoldi (6), Poeta (14), Hanga (3), Diop (6), Jelinek.