Itxi

Baskonia

Fitxaketa

Laboral Kutxak Giuseppe Poeta joko antolatzailea fitxatu du

Erredakzioa

1,91 metroko italiarrak denboraldia amaitu arte jokatuko du Gasteizen. Ibilbide profesionala Italiako Legan egin du; azken hiru urteak, Boloniako Virtusen.

  • Giuseppe Poetak Boloniako Virtusen eman ditu azken hiru urteak. Efe.

    Giuseppe Poetak Boloniako Virtusen eman ditu azken hiru urteak. Efe.

Laboral Kutxak Giusseppe Poeta joko antolatzaile italiarraren fitxaketa iragarri du. Poeta taldekide berriekin entrenatu da jada, eta Sergio Scarioloren aginduetara izango da Baskoniak ostegunean, Euroligako Top 16an, Unicajaren aurka jokatuko duen partidan (zuzenean, 19:00etan)

Poetak 1,91 metroko altuera du eta ibilbide profesionala Italiako Legan egin du; azken hiru urteak, Boloniako Virtusen. Aurreko denboraldian, 11 puntu, 3 asistentzia eta 2 erreboteko batez bestekoa egin zuen.