Itxi

Baskonia

2014ko Errege Kopa

Baskoniak lau garaipen behar ditu gutxienez, Kopa jokatzeko

Erredakzioa

Sergio Scarioloren gizonek hurrengo sei neurketetatik lau irabazi beharko dituzte, gutxienez, Errege Koparako txartela eskuratzeko.

  • Tibor Pleiss, Tillieren aurka. Argazkia: EFE

    Tibor Pleiss, Tillieren aurka. Argazkia: EFE

Gasteizko taldeak gutxienez lau garaipen eskuratu beharko ditu 2014ko Malagako Errege Koparako txartela lortzeko. Aurreneko itzulia bukatzeko sei norgehiagoka falta dira, eta Baskoniak lau irabazi beharko ditu, zortzi onenen artean sailkatzeko.

Azkeneko hamarkan, Errege Kopa jokatu duten taldeek gutxienez bederatzi garaipen behar izan dituzte. Laboral Kutxak azkenengo hiru partidak galdu ditu, eta hamaika jardunaldietan sei porrot jaso ditu.

Errege Kopa jokatzeko lehian, zortzi talde daude murgilduta azkenengo lau postuak eskuratzeko. Gainera, Baskoniak mirari bat beharko du kanporaketako buru gisa sailkatzeko, Herbalife Kanaria Handiak Arabako taldeak baino hiru garaipen gehiago baititu.

Lehia zuzenak erabakigarriak izango dira, zortzi talde borroka gogorrean murgilduta baitaude. Gelditzen diren sei jardunaldietan, Gipuzkoa Basket, Iberostar Tenerife eta CAI Zaragoza Baskoniaren aurkari zuzenak izango dira.

Beste hiru norgehiagokak Rio Naturaren, Bartzelonaren eta Fuenlabradaren kontra jokatuko dituzte Scarioloren gizonek.