Itxi

Baskonia

Akordioa bukatu da

Kelatik ez du Baskonian jarraituko

Erredakzioa

Estatubatuarrak ez du Laboral Kutxan jarraituko, Adam Hangak eta Fabien Causeurrek lesioak gainditu dituztelako.

  • Thomas Kelati. Argazkia: EFE

    Thomas Kelati. Argazkia: EFE

Thomas Kelati estatubatuarrak ez du Laboral Kutxa Baskonian jarraituko, bi aldeen arteko akordioa bukatu baita. Jokalaria lesionatuen postua betetzeko heldu zen Gasteizko taldera, baina Fabien Causeurrek eta Adam Hangak lesioak gainditu dituzte.

Scarioloren errotazioan, jokalari garrantzitsua izan da Thomas Kelati, baina Causeurrek eta Hangak bere postua ondo bete dute azken neurketetan.

Baskoniak Kelatiren "lana eta konpromisoa" eskertu du, eta etorkizunerako "onena" opa dio.