Itxi

Baskonia

83-74, Joventuten aurka

Hirugarren laurden kaskar batek Baskoniaren porrota eragin du

Erredakzioa

Arabako taldeak 83-74 galdu du FIATC Joventuten aurka Badalonan. Partidaren bigarren zatian oso gaizki jokatu du Scariolok zuzentzen duen taldeak.

2:14

Laboral Kutxa Baskoniak 83-74 galdu du FIATC Joventuten aurka Badalonan. Sergio Scariolok zuzentzen duen taldeak oso gaizki jokatu du partidaren bigarren zatia, eta horrek eragin du Baskoniaren porrota.

Partidari ondo ekin dio Arabako taldeak (5-10), baina etxekoek azkar erantzun  eta partida berdintzea lortu dute (16-16). Lehen laurdeneko azken txanpan Laboral Kutxa izan da nagusi eta arabarrek sei puntuko abantaila eskuratu dute (18-24).

Bigarren laurdenari ere ondo ekin dio Laboral Kutxak eta lehen laurdenean lortutako abantaila handitu du (26-35). Baskoniak markagailuan alde egiteko aukera izan du, baina Joventutek bere jokoa aurkitu du bigarren laurdenaren azken minutuetan eta desabantaila murriztea lortu du (45-47).

Atsedenalditik kantxara itzuli ostean, Joventut izan da jaun eta jabe. Etxeko taldeak asko asmatu du hiruko marratik, eta Larobal Kutxa ezinean ibili da laurden guztian zehar. Baskoniak 8 puntu bakarrik sartu ditu hirugarren laurdenean eta Joventutek 16 puntuko abantaila lortu du (71-55).

Partida maldan gora jarrai zaio Baskoniari hirugarren laurdenean. Scariolok zuzentzen duen taldea ez da aldeak murrizteko gai izan azken laurdenean. Joventut sendo mantendu da, eta Badalonako taldeari ez dio garaipenak ihes egin (83-74).

Fitxa teknikoa:

83 - Fiatc Joventut (18+24+29+12): Vives (13), Savane (4), Kirksay (17), Shurna (18), Joseph (9) -hasierako bostekoa-, Llovet (3), Miralles (10), Ventura (7), Sans (-) eta Barrera (2).

74 - Laboral Kutxa (24+23+8+19): Nocioni (12), San Emeterio (13), Pleiss (4), Heurtel (6), Jelinek (4), -hasierako bostekoa-, Mainoldi (9), Hamilton (10), Hodge (2), Bjelica (11) eta Causeur (3).

Epailea: Perez Perez, Castillo eta Sanchez.