Itxi

Baskonia

Buesa Arenan

Baskoniak azken jokaldian galdu du (78-79)

Erredakzioa

Justin Doellmanek eskuratu du saskiratze erabakigarria bukaerarako bi segundoren faltan, Laboral Kutxak defentsan akats larria egin ondoren.

1:06

Garaipenak eskuetatik iges egin dio Baskoniari, azkenengo jokaldian (78-79). Scarioloren gizonak markagailuan goitik egon dira, bukaerarako bi segundoren faltan, baina Justin Doellmanek Laboral Kutxaren defentsako akatsa ondo aprobetxatu du, eta saskiratze erabakigarria aise lortu du.

Valentziak oso sendo jokatu du lehenengo laurdenean (5-11), baina Tibor Pleissek erakustaldia eman du taula azpian, eta Scarioloren gizonak suspertu egin dira (13-13). Hala ere, Perasovicen gizonek kantxan agindu dute, eta aurreneko laurdena 16-21ekoarekin bukatu da.

Bigarren laurdenean Baskoniak biziago jokatu du erasoan, eta Adam Hangak ederki gidatu du taldea (20-23). Valentzia Basketek intentsitatearekin jarraitu du, eta markagailuan goitik mantendu da (31-34). Hala ere, Bjelicak markagailuan goitik aurrenekoz jarri du Laboral Kutxa (35-34), eta Gasteizko taldeak bi puntuko aldearekin bukatu du lehenengo zatia (40-38).

Satok markagailua irauli egin du atsedenaldiaren ostean (42-44), baina Jelinekek bi hiruko lortu ditu jarraian, eta Baskoniak 48-48koa eskuratu du. Pleiss nagusi izan da taula azpian, berriz ere, eta Scarioloren gizonek bost puntuko aldea lortu dute (58-53). Hirugarren laurdenaren bukaeran, Laboral Kutxa 64-59 nagusi izan da kantxan.

Valentziak markagailuan goitik jarri da azkenengo laurdeneko aurreneko minutuetan, Rafa Martinezek lortutako puntuei esker (66-67), eta Perasovicen gizonek bost puntuko aldea eskuratu dute (68-73). Laboral Kutxa defentsa gogortu egin du, eta San Emeteriok markagailua irauli egin du (74-73), bukerarako minutu eta erdira. Rafa Martinezek 76-77koa jarri du 30 segundoren faltan, baina Mainoldik bi saskiratze libreak sartu ditu, eta Baskonia 78-77 aurreratu da, buekarerako bi segundoren faltan. Azkenengo jokaladian, Laboral Kutxak defentsan akatsa egin du, eta Doellmanek saskiratze erabakigarria lortu du (78-79).

Fitxa teknikoa:

78. Laboral Kutxa (16+24+24+14): Heurtel (3), Jelinek (10) San Emeterio (7), Mainoldi (2), Pleiss (21)-hasierako bostekoa-, Hodge (4), Bjelica (6), Kelati (6), Hamilton (9), Hanga (10), Diop.

79. Valentzia Basket (21+17+21+20): Van Rossom (2), Martinez (16), Sato, (13) Lishchuk (4), Doellman (12),-hasierako bostekoa-, Dubljevic (14), Lafayette (5), Ribas, (7).