Itxi

Baskonia

Pisuergako kantxan

Laboral Kutxak aise irabazi du Valladoliden (58-87)

Erredakzioa

Arabako taldeak erakustaldia eman du kantxan, eta CB Valladolid ezinean aritu da. Baskoniak bere bigarren garaipena lortu du, Endesa Ligan.

0:25

Laboral Kutxa Baskoniak denboraldiko bigarren garaipena lortu du Endesa Ligan, CB Valladoliden kontra (58-87). Gasteizko taldeak aise irabazi du Pisuergako kantxan, eta sailkapenean aurrerapauso garrantzitsua eman dute.

Andres Nocionik bi hiruko garrantzitsu lortu ditu aurreneko minutuetan, eta Sergio Scarioloren gizonak markagailuan goitik jarri dira (6-9). Haritopoulosek puntu garrantzitsuak eksuratu ditu, eta Valladolidek neurketa berdindu egin du. Hala ere, Mainoldik 13-20koa jarri du aurreneko laurdenaren bukeran.

Bigarren laurdenean Valladolidek gogor sakatu du erasoan, eta 20-20koa jarri du markagailuan. Hala ere, Baskoniak ondo mugitu du baloia erasoan, eta Milko Bjelicak 24-29koa jarri du hiruko ikusgarri batekin. Arabako taldea oso eroso egon da kantxan, eta atsedenaldian 24-40 nagusi izan dira Scarioloren gizonak.

Hirugarren laurdenean Gateizko taldeak gogor jokatu du erasoan, eta Diopek minutu onak eman ditu taula azpian (35-53). Valladolidek ez du erasoan asmatu, eta Scarioloren taldeak markagailuko aldea aise handitu du (42-65).

Laboral Kutxak intentsitatea jaitsi du azkenengo laurdenean, eta etxeko taldeak aldea murriztu egin du. Hala ere, Baskoniak erasoan ondo jarraitu du, eta aldea handitu egin du, pixkanaka (54-79). Azkenengo emaitza 58-87 izan da.

Fitxa teknikoa:

58 - CB Valladolid (13+11+18+16): Vilhjalmsson (4), Suka-Umu (2), Wright (-), Vasilopoulos (4), Haritopoulos (22) -hasierako bostekoa-, Johnson (7), Andjusic (12), Rowe (5), Ivan Martinez (-), Sinanovic (2) eta Izquierdo (-).

87 - Laboral Kutxa (20+20+25+22): Hodge (2), Jelinek (9), San Emeterio (15), Nocioni (13), Pleiss (6) -hasierako bostekoa-, Heurtel (7), Mainoldi (9), Kaukenas (9), Bjelica (8), Van Oostrum (-), Kelati (-) eta Diop (9).