Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Laboral Kutxa lehen aldiz gailendu da aurtengo ligan

Erredakzioa

Estudiantes ahula mendean hartu dute gasteiztarrek, erraz, Buesa Arenan: 79-66.

  • Leo Mainoldi eta Andres Miso, partidako jokaldi batean. Efe.

    Leo Mainoldi eta Andres Miso, partidako jokaldi batean. Efe.

Laboral Kutxak lehen garaipena lortu du aurtengo Endesa Ligan, Estudiantes 79 eta 66 mendean hartuta. Madrildarrek ez dute partida ona egin, eta, batez ere, hirugarren laurdeneko zazpi minututan izandako beherakadak porrota ekarri die.

Baskoniari nahikoa izan zaio bigarren zatian defentsa sendotzea eta 20 eta 4eko partziala egin partida euren alde jartzeko. Hortik aurrera abantailari eustea baino ez dute egin lehen garaipena ziurtatzeko.

Fitxa teknikoa:

79 - Laboral Kutxa (20+14+28+17): Hodge (6), Jelinek (8), Causeur (6), Nocioni (22), Pleiss (7) –hasierako boskotea-, Heurtel (5), Kaukenas (9), Mainoldi (6), Diop (10).

66 - Estudiantes (11+17+17+21): Colom (6), Kuric (6), Rabaseda (5), Banic (9), Ivanov (8) –hasierako boskotea-, Rubio (3), Guerra (8), Fernández (10), Miso (11).