Itxi

Baskonia

105-72

Laboral Kutxak jipoia jaso du Real Madrilen eskutik

Redacción

Baskoniak lehen laurdenean soilik eutsi dio Endesa Ligako liderrari. Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak erakustaldia eman eta 105-72ko emaitzarekin lortu du garaipena.

0:21

Laboral Kutxa Baskoniak jipoia jaso zuen Real Madrilen aurka jokatu zuen partidan. Madrilgo taldeak 105-72ko emaitzarekin lortu zuen garaipena, erakustaldia emanda.

Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak bikain ekin zion partidari 15-5eko partzialarekin, baina Baskoniaren erantzuna azkar etorri zen. Arabako taldeak gaizki ekin zion norgehiagokari, baina aldeak murriztea lortu zuen (16-15), eta, ondoren, aurrea hartu zuen (16-17). Dena den, Real Madril izan zen lehen laurdena abantailarekin bukatu zuen (26-25).

Bigarren laurdenean, Carrollek erakustaldia eman zuen hiruko jaurtiketetan, eta Real Madrilek abantaila hartu zuen. Laboral Kutxa ezinean ibili zen laurden honetan, eta norgehiagoka Real Madrilen aldeko 58-42ko emaitzarekin iritsi zen atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean, Baskonia aldeak murrizten saiatu zen, baina Real Madril ez zegoen txantxetarako, eta Pablo Lasok zuzentzen duen taldeak garaipena guztiz bideratuta utzi zuen. Real Madrilek 22 puntuko abantaila lortu zuen hirugarren laurdenean (82-60).

Azken laurdenean, Real Madrilek festa biribildu zuen. Etxeko taldeak eroso jokatu zuen, eta erakustaldia eman zuen bere zaleen aurrean. Baskoniak ezer gutxi egin ahal izan zuen aurkariaren joko bikaina gelditzeko. Azkenean, 105-72ko emaitzarekin irabazi zuen partida Real Madrilek.

Fitxa teknikoa:

105 - Real Madril (26+32+24+23): Rudy (11), Diez, Mirotic (13), Llull (8) eta Bourousis (13) –hasierako bostekoa–, Draper (1), Reyes (6), Rodríguez (14), Carroll (25), Darden (2), Slaughter eta Mejri (12).

72 - Laboral Kutxa (25+17+18+12): Nocioni (15), Hodge (6), San Emeterio (4), Pleiss (25) eta Causeur (6) –hasierako bostekoa–, Van Oostrum, Diop (2), Heurtel (12), Kelati eta Jelinek (2).

Epaileak: Juan C. Arteaga, Lluis Guirao eta Juan J. Martinez.