Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Nocioni: 'Debuta egiteko gogoa dugu'

Erredakzioa

Argentinako jokalariaren ustez 'normala da zaleak urduri egotea', baina igandean, Endesa Ligako aurreneko neurketan, lasaitasun seinale bat eman nahi dute.

  • Andres Nocioni Barçaren kontra. Argazkia: EFE

    Andres Nocioni Barçaren kontra. Argazkia: EFE

Andres Nocionik argi utzi du Baskonia Endesa Ligan debuta egiteko gogoekin dagoela. "Igandean jokatzeko, debuta egiteko, eta partida irabazteko ahal dugun onenen egiteko gogoa dugu. Gure buruarekin ondo sentitzeko gogoa dugu. Jendeari lasaitasun seinale bat eman nahi diogu, normala baita zaleak urduri egotea", esan du argentinarrak.

Laboral Kutxako jokalariaren ustez Bartzelona eta Real Madril Liga irabazteko faborito nagusiak dira. "Arlo ekonomikoan alde handia dago, baina batzuetan hori ez da garrantzitsuena. Kudeaketa on batekin talde ona egin daiteke. Guk talde ona dugula uste dut", azaldu du Nocionik.

"Oraindik hobetzeko alde handia dugu, talde gisa batez ere. Superkopan ez genuen norgehiagoka ona jokatu, baina taldea lehiakorragoa izan daitekela uste dut", esan du Baskoniako jokalariak.