Itxi

Baskonia

Beste bi hilabete bajan

Adam Hangak lesionatuta jarraitzen du

Erredakzioa

Hezurretako edema dauka bere ezkerreko hankan, eta uztailean ebakuntza egin zioten, baina oraindik ez da osatu.

  • Adam Hangaren artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

    Adam Hangaren artxiboko irudia. Argazkia: EiTB

Adam Hanga Laboral Kutxako jokalariak beste bi hilabete emango ditu bajan. Hezurretako edema dauka bere ezkerreko hankan, eta uztailean ebakuntza egin zioten, baina oraindik ez da osatu.

Sendatze epeak betetzen badira, jokalariak ezin izango du Endesa Ligako eta Euroligako aurreneko partidak jokatu eta ezta hurrengo asteburuan jokatuko den Superkopa ere.