Baskonia
Bi hilabeteko akordioa
Daniel Clarkek Scariolo konbentzitu nahi du
Erredakzioa
Leo Mainoldi lesionatu egin da, eta Clarkek argentinarraren hutsunea beteko du. Estudiantes taldeko jokalari ohiak Baskoniako teknikaria konbetzitu nahi duela onartu du.
-
Daniel Clark. Argazkia: Laboral Kutxa Baskonia
Daniel Clarkek "aurrerapausoa" eman nahi du Laboral Kutxa Baskonian jokatuko dituen bi hilabeteetan. Estudiantes taldeko jokalari ohiak Sergio Scariolo "konbetzitu" nahi duela onartu du aurkezpenean.
Leo Mainoldik lesio larria du belaunean, eta Daniel Clarkek argentinarraren hutsunea beteko du, Arabako taldean.
Aurreneko bi hilabeteak igaro ondoren, Baskoniak jokalariaren akordioa luzatzeko aukera izango duela konfirmatu du Felix Fernandez kirol zuzendariak. Clarkek 10 zenbakia eramango du bizkarrean.