Itxi

Baskonia

Getafe Hiria txapelketa

Gipuzkoa Basketek Baskonia gainditu du (78-82)

Erredakzioa

Oraindik gutxi aritu da Sergio Scarioloren taldea, eta GBC nagusi izan da. Ostiralean, Fuenlabrada hartu zuen mendean Sito Alonsoren taldeak txapelketako beste partidan (78-71).

Albisteak (1)

Gipuzkoa Basketek Laboral Kutxa gainditu du (78-82) Getafe Hiria txapelketako lagunarteko partidan. Lamont Hamilton Baskonia jokalaria izan da neurketako saskiratzaile onena, 16 punturekin.

Oraindik gutxi aritu da Sergio Scarioloren taldea, eta GBC nagusi izan da. Ostiralean, Fuenlabrada hartu zuen mendean Sito Alonsoren taldeak txapelketako beste partidan (78-71).

Igandean Getafe Hiria txapelketako azken jardunaldia jokatuko dute Fuenlabradak eta Laboral Kutxak.

Fictxa teknikoa:

78 - Laboral Kutxa: Hodge (12), Caiseur (7), Jelinek (12), Pleiss (10), Nocioni (11) -hasierako bostekoa- Labovic (2), Van Oostrum (-), Bordignon (4), Hamilton (16), Videnov (4), Martinez (-).

82 - Gipuzkoa Basket: Neto (13), Winchester (11), Robinson (10), Ramsdell (11), Doblas (15), -hasierako bostekoa-, Salgado (6), Hanley (2), Cortaberria (8), Huskic (3), Olaizola (3).