Itxi

Baskonia

Irailaren 16a baino lehen

Baskoniak lau lanpostu eskaintzen die bere abonatuei

Erredakzioa

Talde gasteiztarrak komertzial profila duten eta langabezian dauden abonatuei luzatu die eskaintza.

  • Buesa Arena pabiloia.

    Buesa Arena pabiloia. Argazkia: EFE

Saski Baskoniak jakitera eman duen bezala lau lanpostu eskaintzen die bere abonatuei. Talde gasteiztarrak komertzial profila duten eta langabezian dauden abonatuei luzatu die eskaintza hori. Interesatuek irailean 16a baino lehen bidali behar dituzte kurrikulunak baskonia@baskonia.com helbidera.

Baldintzak

Baskoniako abonatua izatea

Langabezian egotea

Komertzial bezala esperientzia izatea