Baskonia
Eslovenian
Laboral Kutxako bost jokalari, Eurobasketera
Erredakzioa
San Emeterio Espainiarekin, Heurtel Frantziarekin, Jelinek Txekiar Errepublikarekin, Pleiss Alemaniarekin eta Van Oostrum Britainia Handiarekin, txapelketan egongo dira.
-
Fernando San Emeterio. Argazkia: EFE
Laboral Kutxa Baskonia taldeko bost jokalarik parte hartuko dute Esloveniako Eurobasketen. Europako Txapelketa bihar hasiko da, eta Espainiako selekzioak titulua defendatu nahi izango du.
Baskoniako bost jokalari euren selekzioekin arituko dira; Fernando San Emeterio Espainiarekin, Thomas Heurtel Frantziarekin, Tibor Pleiss Alemaniarekin, David Jelinek Txekiar Errepublikarekin eta Devon Van Oostrum Britainia Handiarekin.
Van Oostrum gaztea Europako Txapelketa jokatzeko txartela lortu duen Baskoniako azkenengo jokalaria izan da, Britainia Handiak azken orduan sartu baitu zerrendan.
Arabakoa Eslovenian jokatuko den txapelketan jokalari gehien izango dituzten taldeen artean dago. Real Madrilek soilik gainditu du Baskoniaren marka, sei jokalari zuri egongo baitira bertan.