Baskonia
Entrenamenduak hasi dira
Laboral Kutxak denboraldiaurreari ekin dio
Erredakzioa
Denboraldia hasi aurretik jokatuko dituzten lagunarteko partidak erabakita ditu Baskoniak dagoeneko. Pau Orthez eta CAI Zaragoza izango dira, besteak beste, gasteiztarren aurkariak.
-
Sergio Scariolo, aurreneko entrenamenduan. Argazkia: EFE
Goitik behera eraberritutako taldearekin ekingo dio Laboral Kutxak denboraldiaurreari. Hamalau urte geroago, Sergio Scariolo Gasteizko taldera itzuli da, eta entrenatzaile berriarekin batera aurpegi berri asko ere hasi dira lanean Buesa Arenan, besteak beste, Lamont Hamilton, Bilbao Basketeko pibot ohia.
Denboraldia hasi aurretik jokatuko dituzten lagunarteko partidak erabakita ditu Baskoniak dagoeneko. Pau Orthez eta CAI Zaragoza izango dira, besteak beste, gasteiztarren aurkariak. Irailaren 24a eta 29a bitartean egonaldia egingo dute Pirinioetako Vielha herrian. Aurkezpen ofiziala, ohi legez, Diputazio Sarian egingo dute urriaren 1ean.