Itxi

Baskonia

Eraberritze prozesua

Querejeta: 'Laboral Kutxak anbizio berdinarekin jarraituko du'

Erredakzioa

Baskoniako presidenteak klubaren webgunean argitu du Nemanja Bjelicaren eta Lamperen salmentak "taldeak beharrezkoa duen jokalarien berrikuntzaren barruan" sartzen direla.

  • Josean Querejeta. Argazkia: EiTB

    Josean Querejeta, Saski Baskoniako presidentea. Argazkia: EiTB

Josean Querejeta Saski Baskoniako presidenteak argi utzi nahi izan du Laboral Kutxak datorren denboraldirako aurkeztuko duen proiektuak, aurreko urteetako proiektuek izan duten anbizio bera izango duela.

Nemanja Bjelica eta Macej Lampe ez dira Laboral Kutxan egongo datorren denboraldian, eta jokalari garrantzitsu hauen bajak zaleak urduritu egin ditu. Ondorioz, Querejetak Baskoniako jarraitzealeak lasaitu nahi izan ditu klubaren webgunean azalpenak emanez.

"Lampe eta Bjelica saltzea erabaki dugu, orokorrean gure gizartean dagoen krisi ekonomikoari aurre egin ahal izateko, eta horrela, taldea eta jokalariak eraberritu ahal izateko", esan du Querejetak.

Bere "konfiantza osoa" eman dio datorren denboraldian lehiatuko den taldeari, eta Walter Hodge, Lamont Hamilton eta Adam Hanga moduko jokalariekin talde sendoa egongo dela gaineratu du. Devon Van Oostrum eta Ilimane Diop jokalarien gaztetasuna eta izaera ere goraipatu nahi izan ditu Querejetak.