Itxi

Baskonia

Ofiziala

Nemanja Bjelicak ez du Baskonian jarraituko

Erredakzioa

Serbiako jokalariak eta Laboral Kutxa Baskoniak akordioa etetea erabaki dute, eta Bjelicak Fenerbahcen jokatuko du datorren denboraldian.

  • Nemanja Bjelica. Argazkia: EFE

    Nemanja Bjelica. Argazkia: EFE

Nemanja Bjelica Serbiako jokalariak eta Laboral Kutxa Baskoniak zuten akordioa etetea erabaki dute. Bjelicak, dirudienez, Fenerbahce taldean jokatuko du datorren denboraldian, eta Arabako taldeak Gasteizen egindako lana eskertu, eta onena opa nahi izan dio bere etorkizunean.

Serbiarra 2010-2011 denboraldian heldu zen Arabako taldera, eta Baskoniako elastikoarekin 145 partida jokatu ditu (ACBn eta Euroligan). Endesa Ligan 1.797 minutu jokatu ditu, 6,9 puntu, 4,1 errebote eta batazbesteko 6,6ko balorazioarekin.