Itxi

Baskonia

Lehen fitxaketa

Hodge: 'Jokalari moduan hazi nahi dut Baskonian'

Erredakzioa

"Entrenatzaileak saskiratzeak eskatzen badizkit, saskiratu egingo dut. Defentsan lan egitea eskatzen badit, defendatu egingo dut", adierazi du Laboral Kutxako joko antolatzaileak.

  • Walter Hodge. Argazkia: Wikipedia

    Walter Hodge, Laboral Kutxak 2013-2014 denboraldirako egin duen lehen fitxaketa. Argazkia: Wikipedia

Laboral Kutxa Baskoniak Walter Hodge joko antolatzailea fitxatu du, eta bere aurkezpenean prentsaurrean hizt egin du Puerto Ricoko jokalariak. "Laboral kutxan jokalari moduan hazi nahi dut", esan du.

Walter Hodgek 25 urte ditu, eta 1,82 metroko altuera du. Baskonaik 2013-2014 denboraldirako egin duen lehen fitxaketa izan da. Joko antolatzailearen postua indartzeari eman dio lehentasuna Arabako taldeak. Poloniako ligan saskiratzaile moduan jokatzen zuen, baina Endesa Ligan defentsan ere lan egin beharra izango du.

"Atletikoa naiz, energia askoko jokalaria", horrela deskribatu du bere burua Hodgek. Puerto Ricoko jokalariak badaki Espainiako ligan defentsako lana egin beharko duela, baina moldatuko dela uste du: "Entrenatzaileak saskiratzeak eskatzen badizkit, saskiratu egingo dut. Defentsan lan egitea eskatzen badit, defendatu egingo dut".