Baskonia
Urtebete
Nocionik akordioa luzatu du Baskoniarekin
Erredakzioa
Argentinako jokalariak akordioa berritu egin du Laboral Kutxa taldearkein 2014ko ekainera arte.
-
Andres Nocioni. Argazkia: EFE
Laboral Kutxak eta Andres Nocionik akordioa itxi dute, eta argentinarrak urtebete gehiago jokatuiko du Arabako taldean. Nocionik, gutxienez, 2014ko ekainera arte jarraituko du Baskonian.
Andres Nocioni taldean pisu gehien izan duten jokalarien artean izan da, denboraldi honetan, baina Baskoniak ezin izan du finalerdietarako txartela lortu, azken bederatzi urteetan aurrenekoz.
Endesa Ligan argentinarrak 33 neurketa jokatu ditu, 14,6ko batazbesteko balorazioarekin. Gainera, hiruko jaurtiketetan portzentaiarik onena izan duen jokalaria izan da, %47,01ekin.
Euroligan, Santa Fe hiriko jokalariak 28 norgehiagoka jokatu ditu, eta batazbeste 10,9 puntu eta 4 errebote lortu ditu.