Baskonia
Denboraldia bukatu dute
Zan Tabakek bere gain hartu du porrotaren erantzukizuna
Erredakzioa
Laboral Kutxako teknikariaren ustez, taldea ez da eroso egon Herbalife Kanaria Handiaren aurkako final-laurdenetako hiru neurketetan.
-
Zan Tabak. Argazkia: EFE
Laboral Kutxa Baskoniako teknikariak bere gain hartu du porrota, Herbalife Kanaria Handiaren aurka Endesa Ligako playoffetatik kanporatuta gelditu ondoren.
Arabako taldeak ezin izan duela "eroso" jokatu azpimarratu du kroaziarrak, eta jokalariak, sailkapeneko bigarren postua ziurtatuta "asko erlaxatu" direla onartu du. Zan Tabakek "lan oso txarra" egin duela adierazi du, ez baitu taldearen jokoa playoffetarako berriz ere aktibatzea lortu.
"Taldearen maila berriro igotzeko biderik ez dut aurkitu, eta erantzunkizuna nirea da", azaldu du Kroazioako prestatzaileak. Entrenamenduetan ahal izan duen guztia ematen saiatu dela esan du, baina ezin izan diela jokalariei titulua lortzeko borrokarako mentalitatea transmititu.