Itxi

Baskonia

Bigarren partida

Baskoniak porrota jaso du, luzapenean (83-78)

Erredakzioa

Zan Tabaken mutilek norgehiagoka erabkita uzteko abagunea izan du azkenengo laurdenean, baina Kanaria Handia luzapenean aise nagusitu da. Kanporaketa Buesa Arenan erabakiko da.

  • Kanaria Handia-Baskonia. Efe.

    Kanaria Handia-Baskonia. Efe.

Laboral Kutxa Baskoniak final-laurdenetako kanporaketa erabakita uzteko urrezko aukera galdu du, Herbalife Kanaria Handiaren kontra 83-78 galduta. Gasteizko taldeak laugarren laurdenean bederatzi puntuko aldeari ihes egiten hutsi dio, eta luzapenean horiak jaun eta jabe izan dira.

Herbalife Kanaria Handia jaun eta jabe izan da partidako aurreneko minutuetan, eta Pedro Martinezen mutilek 14-8koa jarri dute markagailuan. Milko Bjelicak 14-14koa jarri du, baina Kanarietako taldeak markagailuan agintzen jarraitu du, kanpoko jaurtiketei esker (19-18).

Bigarren laurdenean Zan Tabaken mutilek markagailua irauli dute (19-22), baina Toolsonek puntu garrantzitsuak lortu ditu (26-25). Bi taldeek intentsitate handiarekin jokatu dute defentsan, eta neurketa asko orekatu da. Hala ere, Laboral Kutxak asko sakatu du azkenengo minutuetan, eta atsedenaldia heldu aurretik 32-37koa izan da markagailua.

Pedro Martinezen mutilek oso indartsu hasi dute hirugarren laurdena, eta 36-37 hurbildu dira markagailuan. Newleyk markagailua irauli du jaurtiketa libreetako marratik (41-40), baina Baskoniak erantzun bikaina eman du erasoan (41-45). San Emeteriok taldea ondo gidatu du, eta hirugarren laurdena 47-51koarekin bukatu da.

Azkenengo laurdenean erritmoa asko bizitu da, eta Laboral Kutxa jaun eta jabe izan da kantxan (53-60). Heurtelek saskiratze ederra lortu du, bederatzi puntuko aldea eskuratzeko (55-64), baina talde horiak susperraldi ikusgarria izan du. Spencer Nelsonek norgehiagoka berdindu du (67-67), eta Tibor Pleissek jaurtiketa libre erabakigarria huts egin ditu.

Luzapenean, Kanaria Handiak oso serio jokatu du, eta Baskoniak akats tentelak egin ditu. Baezek eta Toolsonek puntu garrantzitsuak lortu dituzte (76-71), eta Pedro Martinezen mutilak aise nagusitu dira. Arabazo taldea galduta egon da kantxan, eta garaipena horiek eskuratu dute (83-78).

Fitxa teknikoa:

83. Herbalife Kanaria Handia (19+13+15+20+16): Guerra (4), Newley (13), Bellas (15), Nelson (11) eta Baez (10) -hasierako bostekoa-, Toolson (17), Beiran (8), Slokar (2), Tavares (-) eta Alvarado (3).

78. Laboral Kutxa (18+19+14+16+11): M. Bjeliça (10), San Emeterio (11), Lampe (8), Causeur (3) eta Cook (5) -hasierako bostekoa- Nocioni (13), Pleiss (10), Heurtel (6) eta N. Bjeliça (12) .