Baskonia
95-98
Laboral Kutxak landutako garaipena lortu du UCAM Murtziaren aurka
Erredakzioa
Baskonia aurkaria baino gehiago izan da lehen bi laurdenetan, baina bigarren zatian Murtziak aldeak murriztu ditu, eta gogotik lan egin arazi dio Tabakek zuzentzen duen taldeari.
-
Laboral Kutxak 95-98 irabazi dio UCAM Murtziari. Argazkia: EFE
Laboral Kutxa Baskoniak 95-98 irabazi dio UCAM Murtziari. Arabako taldeak ez du ezer izan jokoan, baina playoffak prestatzeko lagungarri izan da norgehiagoka.
Lehen laurdenean jaun eta jabe izan da Laboral Kutxa, eta hasieratik alde handiak lortu ditu (6-12 eta 10-18). Zan Tabakek zuzentzen duen taldeak hamabi puntuko aldearekin bukatu ditu lehen hamar minutuak (12-24). Bigarren laurdenean ere, nagusi izan da Baskonia, baina UCAM Murtziak aldeak murriztea lortu du. Etxeko taldeak bere jokoa hobetzea lortu du, eta lau desabantaila lau puntura murriztea lortu du (49-53).
Hirugarren laurdenean asko parekatu da partida. UCAM Murtziak Baskoniak baino hobeto jokatu du laurden honetan. Etxeko taldeak partida azkar berdindu, eta azken laurdenera hiru puntuko aldearekin iritsi da (72-69).
Azken laurdena oso lehiatua izan da. Laboral Kutxak azken txanpan alde garrantzitsuak lortu ditu (83-89 eta 87-93), eta UCAM Murtziak ezin izan du desbantaila horri irauli. Azkenean, Baskoniak beste garaipen bat lortu du (95-98).
Fitxa teknikoa:
95. UCAM Murtzia (15+34+23+23): Franch (6), Gatens (11), Juan Jasen (-), Antelo (13) eta Tillie (29) -chasierako bostekoa-, Servera (2), Barlow (4), Miso (4), Lewis (11) eta Berni Rodriguez (15).
98. Laboral Kutxa (26+27+16+29): Cook (3), Causeur (4), Mirko Bjelica (7), Nocioni (26) eta Pleiss (8) -hasierako bostekoa-, San Emeterio (10), Heurtel (6), Jelinek (5), Lampe (15) eta Nemanja Bjelica (14).
Epaileak: Jose Ramon Garcia Ortiz, Fernando Calatrava eta Jacobo Rial.