Itxi

Baskonia

Endesa Liga

Laboral Kutxak playoffak prestatzeko erabiliko du partida

Erredakzioa

Arabako taldeak UCAM Murtzia izango du aurkari igande honetan, 12:00etan. Partida, zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek.

  • UCAM Murtzia-Laboral Kutxa. Argazkia: EFE

    Lehen itzuliko Laboral Kutxa-UCAM Murtzia partidako irudia. Argazkia: EFE

Laboral Kutxak ziurtatuta du Endesa Ligako fase erregularreko bigarren postua, eta playoffetan pentsatzen ari da. Igande honetan UCAM Murtzia izango dute aurkari (12:0eetan).

Zan Tabaken taldea Uxue Bilbao Basketi derbia aise irabazita iristen da partida honetara, eta playoffetarako entrenamendu moduan hartuko dute norgehiagoka. Geratzen diren hiru partidetan kontzetratuta eta intentsitatearekin jokatzeko eskatu die bere jokalariei playoffetara sasoian iristeko.

UCAM Murtziak eta Kutxa Laboralek 28 partida jokatu dituzte elkarren aurka, eta 24 aldiz lortu du garaipena Arabako taldeak.