Itxi

Baskonia

Malko artean

Mickealek AEBetan jasoko du bere gaixotasunaren aurkako tratamendua

Erredakzioa

"Bi aste barru AEBetara noa, eta ez dakit lau hilabete, sei, urte baterako edo betirako izango den", esan du Barçako hegalekoak.

  • Pete Mickeal. Argazkia: EFE

    Pete Mickeal. Argazkia: EFE

AEBn bere gaixotasunaren aurkako tratamendua jasoko duela iragarri du Bartzelona Regaleko Pete Mickealek. Birikietako tronboenbolismoa du hegaleko estatubatuarrak, eta ez daki noiz itzuliko den: "Bi aste barru AEBetara noa, eta ez dakit lau hilabete, sei, urte baterako edo betirako izango den", esan du malko artean. Hedabideen aurrean emandako prentsaurrekoan, Xabi Pascual Barçako entrenatzailea, Joan Creus kirol zuzendaria, eta bere taldekideak izan dira.

Saskibaloi "bigarren aukera" bat dela aitortu du. "Garrantzitsuena ez da saskibaloia. Bigarren aukera bat da. Inportanteena osasuntsu egotea da", gaineratu du.