Itxi

Baskonia

81-70

Caja Laboral arazorik gabe gailendu zaio Manresa ahulari

Erredakzioa

Zan Tabaken gizonek Euroligan hartutako kolpea alde batera utzi eta ligako 22. garaipena lortu dute.

  • Gasteiztarrek 22. garaipena lortu dute Endesa Ligan. Efe.

    Gasteiztarrek 22. garaipena lortu dute Endesa Ligan. Efe.

Caja Laboral aise gailendu zaio Bruixa d'Or Manresa taldeari, 81 eta 70, Buesa Arenan jokatutako liga partidan. Ondorioz, Manresak maila galdu du amaierarako lau jardunaldi falta direnean eta datorren denboraldian Urrezko LEB ligan jokatuko du.

Manresakoei garaipena baino ez zitzaien balio jaitsiera saihestu eta mailari eusteko aukerak izaten jarraitzeko. Caja Laboralek alde handiak zabaldu ez dituen arren, kataluniarrek hiru minututan galdu dute neurketa.

Azken garaipen honi esker, gazteiztarrek sailkapeneko bigarren postua ziurtatzeko beste partida bat irabaztea baino ez dute behar.

Baskoniarrek erdipurdi hasi dute partida eta makal aritu dira defentsan, Manresaren mesederako. Gauzak horrela, lehen bost saskiratzeak hirukoen marratik egin dituzte bisitariek: 21-15.

Bigarren laurdenean erritmoak behera egin du, baloia etengabe galdu eta saskiratze ugaritan kale egin dutelako.

Bigarren zatia

Atsedenaldiaren ostean, Bruixa d'Orek, garaipena lortzeko itxaropenak bultzatuta, zortzi puntura hurbiltzea lortu du (60-52) hirugarren laurdenaren amaieran.

Momentu horretan, Zan Tabakek Causeur eta Pleiss berriko kantxan jarri ditu eta Caja Laboralek 13 eta 1eko partziala egin du, markagailuan 74-57ko emaitza jarrita 37. minutuan. Kataluniarrek ez dute erreakzionatzeko denborarik izan eta azkenean partida (eta maila) galdu dute.

Fitxa teknikoa:

81.- Caja Laboral (25+11+24+21): Cook (2), Causeur (21), San Emeterio (13), M. Bjelica (10), Pleiss (10)-hasierako boskotea-, Heurtel (8), Nocioni, Lampe (7), N. Bjelica (6) eta Jelinek (4).

70.- Bruixa D'Or Manresa (20+11+21+18): Creus, Arco (16), Hernández (10), De Vries (6), Alexandrov (9)-hasierako boskotea-, Asselin (5), Arteaga (6), Palson, Hanga (18) eta Yanev.