Baskonia
Euroliga
Atzerapausoa eman du Caja Laboralek Palaun (83-74)
Erredakzioa
Gasteizko taldea ez da Barça handia mendean hartzeko gai izan, eta hurrengo kanporaketarako txartela asko zaildu zaio.
Caja Laboral Baskoniak ezin izan du Bartzelona Regal gainditu (83-74) Palaun jokatutako Top 16ko partidan. Porrotak asko zaildu du Baskoniaren etorkizuna Euroligan.
Multzoko liderra izatearen arrazoiak argi eta garbi utzi ditu hasieratik Bartzelona Regalek. Tabaken gizonek ez zuten amore eman nahi, baina gogor egin behar izan dute lan aurkariari aurre egiteko (18-12).
Lampek zailtasunak izan ditu Wallace eta Hawai jokalariak oztopatzeko, eta katalanen erritmo gaiztoak estualdian jarri du Gasteizko taldea. Baina atsedenaldira heldu aurretik, 0-5eko partziala lortu du Baskoniak eta bigarren laurdena 42-32ko emaitzarekin bukatu da. Nemanja izan da erabakigarria.
Hirugarren laurdenean hobera egin du Caja Laboralen jokoak, eta taldeak puntu andana egin ditu eta markagailuan aurretik jarri dira 52-53, estreinakoz (36. minutuan). Hala ere, Barçak zortzi puntuko errentarekin ekin die azken minutuei (61-53).
Tabaken taldea Lamperen barne jokoan oinarritu da azken laurdenean, baina ez da Barça mendean hartzeko nahikoa izan. Akats gutxi egin dituzte Pascualen gizonek.
Hurrengo jardunaldian Khimkiri egingo dio bisita Baskoniak, eta Euroligako Top 16ko azken jardunaldia Montepaschi Siena hartuko du Buesa Arenan. Biak, bai ala bai. Nemanja Bjelicak lortu du Euroligako Baskoniaren 2000. hirukoa.
Fitxa teknikoa:
83 - Bartzelona (18+24+19+): Huertas (-), Navarro (14), Mickeal (2), Lorbek (16), Tomic (14) -hasierako bostekoa- Todorovic (4), Sada (8), Ingles (5), Wallace (13), Jawai (4), Jasikevicius (-) eta Rabaseda (3).
74 - Caja Laboral (12+20+24): Cook (-), Causeur (5), Nocioni (11), Milko Bjelica (7), Pleiss (2) -hasierako bostekoa- Lampe (21), Nemanja Bjelica (9), Heurtel (10), San Emeterio (6) eta Jelinek (3).