Itxi

Baskonia

Euroliga

Hiru txartel, lau talde

Erredakzioa

Hurrengo kanporaketarako txartela, Olinpiakos, Montepaschi Siena, Khimki Mosku eta Maccabi Tel Aviv taldeekin izango du jokoan Baskoniak.

  • Caja Laboral-Maccabi. Argazkia: EFE

    Caja Laboral-Maccabi. Argazkia: EFE

Hiru jardunaldi falta dira Euroligako Top 16ari amaiera emateko, eta Caja Laboralen multzoan final-laurdenetarako hiru txartela daude jokoan.

Sailkapena ziurtatuta daukan talde bakarra Bartzelona Regal da hamar garaipen eta porrot bakarrerkin. Hurrengo kanporaketarako txartela, Olinpiakos, Montepaschi Siena, Khimki Mosku eta Maccabi Tel Aviv taldeekin izango du jokoan Baskoniak.

Baskoniak sei partida irabazi ditu, eta bost galdu, baina Maccabirekin "basket average-a" galduta dute gasteiztarrek eta Maccabik baino garaipen bat gehiago lortu behar dute sailkapenean aurrea hartzeko. Montepaschi Sienak eta Olinpiakosek zazpi garaipen erdietsi dituzte.