Itxi

Baskonia

89-79

Caja Laboralek porrota jaso du Joventuten aurka

Erredakzioa

Badalonako taldeak Baskoniak baino hobeto jokatu du, eta merezitako garaipena eskuratu du. 89-79ko emaitzarekin nagusitu da Kataluniako taldea.

  • FIATC Joventut-Caja Laboral Baskonia

    FIATC Joventutek 89-79 irabazi dio Caja Laboral Baskoniari. Argazkia: EFE

FIATC Joventutek 89-79 irabazi dio Caja Laboral Baskoniari, eta talde Arabako taldeak denboraldiko seigarren porrota jaso du Endesa Ligan. Baskoniak bigarren postuan jarraitzen du, eta hiru garaipeneko abantaila du hirugarren postuan dagoen Bartzelonarekiko.

Lehen laurdena parekatua izan da, eta Caja Laboralek aurkariak baino gehiago asmatu du. Ondorioz, Baskoniaren aldeko 20-25eko emaitzarekin bukatu dira lehen hamar minutuak. Bigarren laurdenean, ordea, etxeko taldea jaun eta jabe izan da. Caja Laboralek ez du jakin Joventuten erasoak nola gelditu, eta Badalonako taldeak hamalau puntuko abantaila lortu du, partida atsedenaldira iritsi denean (53-39).

Hirugarren laurdenari aldeak murrizteko gogoarekin ekin dio Caja Laboralek, baina Joventut ez da kokildu, eta aurreko laurdenean azaldu duen maila mantendu du. Etxeko taldeak bigarren laurdenean lortutako aldea handitzea lortu du gainera (77-60).

Azken laurdenaren hasieran Caja Laboralek ez du aldeak murriztea lortu, eta Joventutek eroso jokatu du. Tabakek zuzentzen duen taldea zazpi puntura gerturatu da amaierarako bost minutu falta izan direnean (84-77), baina Joventuteko jokalariak ez dira urduri jarri, eta garaipenak ez die ihes egin (89-79).

Fitxa teknikoa:

89. Fiatc Joventut (20+33+24+12): Oliver (21), Barrera (2), Pere Tomas (12), Trias (2), Savané (-) -hasierako bostekoa-, Llovet (5), Quezada (15), Ehambe (10), Vives (10) eta Suarez (12).

79. Caja Laboral (25+14+21+19): Cook (3), Causseur (19), Nocioni (13), Milko Bjelica (10), Pleiss (4) -hasierako bostekoa-, Lampe (5), Nemanja Bjelica (12), San Emeterio (11), Jelinek (-) eta Heurtel (2).

Epaileak: Martín Bertran, Araña eta Fernandez Sanchez.