Itxi

Baskonia

Igandean, 12:00etan

Baskoniak egoera iraultzeko aukera aproposa du

Erredakzioa

Zan Tabaken mutilek joko ona berreskuratzeko abagune paregabea izango dute Bartzelonaren aurka, Euroligan bosgarren porrota jaso ondoren. Jarraitu neurketa, zuzenean eitb.com-en.

  • Baskonia. Argazkia: EFE

    Baskonia. Argazkia: EFE

Caja Laboralek Bartzelona Regal indartsuaren kontra azkeneko jardunaldietako egoera iraultzeko abagunea izango du, Palau Blaugranan (zuzenean eitb.com-en, igandean 12:00etan). Gasteizko taldeak joko ona lehenbailehen berreskuratu behar du, baina aurkaria oso indartsu dago.

Bartzelonak Baskoniak lortutako boladari amaiera jarri zion, 17 garaipen jarraian eskuratu indoren, eta ordutik Tabaken gizonak ohiko joko aurikitu ezinik daude. Caja Laboralek azkeneko hamaika neurketetatik soilik lau irabazi ditu, txapelketa guztietan.

Euroligako Top 16an bosgarren porrota jarraian jaso du Baskoniak Makabiren aurka, eta aurrean behetik gora datorren Bartzelona izango dute.

David Jelinekek bi partida galdu ditu, zuntz-haustura izan baitu, baina Palau Blaugranan jokatzeko prest egon daiteke. Gainera, Devon Van Oostrum gazteak aurreneko minutuak jokatzeko abagunea izan dezake, Carlos Cabezasek taldea utzi ondoren.