Baskonia
Euroligako Top 16a
Caja Laboralek jipoia jaso du Olympiacosen aurka (82-74)
Erredakzioa
Caja Laboralek laugarren porrota erdietsi du erreskadan. Hasieratik greziarrak jaun eta jabe izan dira markagailuan eta neurketa erraztasunez irabazi dute.
-
Fabien Causeur, Olympiacosen aurka. Argazkia: EFE.
Caja Laboralek Bartzelona Regal, Khimki eta Montepaschi Sienaren aurka jarraian galdutako hiru neurketako bolada txarrarekin bukatu nahi zuen, baina ezin izan du. Thomas Heurtelek lortutako 16 puntuak eta Fabien Causeurek lortutako 15 puntuak ez dira nahikoak izan Acie Lan (18) eta bere taldekideek egindako puntuei aurre egiteko.
Caja Laboralek ez du neurketa txukun hasi, eta gutxika-gutxika Olympiacos markagailuan aldea handitzen joan da. Izan ere, Baskonia ez da markagailuaren aurretik jarri momentu batean ere ez. Lehenengo laurdena zazpi puntuko errentarekin bukatu dute etxekoek (18-11).
Greziarrek puntuak erraztasunez lortu dituzten bitartean, Zan Tabakek zuzendutako jokalariak ezinean aritu dira, eta minutuak aurrera egin ahala taldea desegiten joan da. Baskoniak ez du erreferentziazko jokalaririk izan eta puntuak etengabe oparitu ditu.
Bigarren zatiaren hasieran 14 puntuko aldea egon da bi taldeen artean. Aldeko errenta ikusirik Olympiacos lasaitu egin da eta gasteiztarrak egoera aprobetxatu eta hirugarren eta laugarren laurdena irabazi dute.
Neurketako azken minutuetan etxeko taldea erlojua eta markagailua kontrolatzen aritu da, garaipena eskuratzeko. Tabaken jokalariak, burumakur eta amore emanda, markagailuaren aldea txikitzen saiatu dira, baia ezin izan dute ezer egin.
82 - Olympiacos (18+23+21+20): Spanoulis (9), Law (18), Papanikolaou (9), Printezis (11), Powell (2)-cinco inicial-, Hines (4), Sloukas (9), Perperoglou (9), Antic (8), Katsivelis, Shermadini (3).
74 - Caja Laboral (11+16+23+24): Heurtel (16), Causeur (15), Nocioni (7), N. Bjelica (12), Lampe (12)-cinco inicial-, Cook (3), San Emeterio (7), Pleiss (2), M. Bjelica, Cabezas.
Epaileak: Cerebuch (ITA), Sahin (ITA), Nuran (TUR).
Lekua: Peace and Frenship Stadium.