Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak ez du norabidea zuzendu eta Sienan porrot egin du

Erredakzioa

Arabarrek iparra galdu dute hirugarren laurdenean, eta hiruko jaurtiketetan asmatu eta Gasteizko taldea jipoitu dute italiarrek. Azken laurdena paseo bat izan da Montepaschirentzat.

  • Zan Tabak Caja Laboraleko entrenatzailea. Argazkia: EFE

    Zan Tabak Caja Laboraleko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Caja Laboral Baskoniak Montepaschi Sienaren aurka galdu egin du (85-74) Euroligako Top16an. Arabarrek iparra galdu dute hirugarren laurdenean eta italiarrek hiruko marratik Gasteizko taldea jipoitu dute. Une batzuetan arabarrek denboraldi hasierako taldea gogorarazi dute, kezkagarria benetan.

Caja Laboralek zalantzekin hasi du norgehiagoka, baina Montepaschiren jokoari ez dio nagusitzen utzi, eta berehala defentsan errebotea ixteko eta italiarren erasoaldiak gelditzeko modua aurkitu du. Horrela, lehen laurdenaren amaieran parekotasuna bueltatu da (22-23).

Bigarren laurdenean hiruko marratik ez dute asmatu Zan Tabaken jokalariek eta horrek abantaila lortzea eragotzi du. Baskoniaren jokoa aldakorra eta ona izan da, baina markagailuan alderik ez du lortu. Arabarrek errebotea eta partidaren erritmoa mendean izan dute, baina ez da markagailuan abantaila lortzeko nahikoa izan (35-37).

Atsedenaldiaren ostean Nocioniri teknika adierazi diote epaileek. Zoritxarrez argentinarrak ez du partida ona jokatu. Caja Laboralek ez du bururik altxatu, eta Sienak ez du barkatu. Montepaschik bere armarik onena erabili du neurketa hausteko, hiruko jaurtiketak, alegia (61-50).

Azken laurdenean Tabaken taldeak galduta jarraitu eta ez du batere asmatu. Horrela, azken laurdena paseo lasaia izan da Sienako taldearentzat.

Fitxa teknikoa:

Montepaschi Siena: Brown (18), Eze (10), Kangur (8), Janning (16) eta Moss (9) -hasierako bostekoa- Rasic (5), Sanikidze (-), Ortner (-), Hackett (16).

Caja Laboral: Nocioni (10), M.Bjelica (4), San Emeterio (9), Heurtel (6) eta Lampe (17) -hasierako bostekoa- Cook (3), Pleiss (6), N.Bjelica (15), Causeur (4).