Itxi

Baskonia

Errege Kopa

San Emeterio CAI Zaragozaren aurka jokatzeko prest dago

Erredakzioa

Caja Laboralek eta CAI Zaragozak hirugarren partida izango dute denboraldi honetan. Aurreko bi norgehiagoketan talde bakoitzak etxeko neurketa irabazi zuen.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Fernando San Emeterio azken unera arte CAI Zaragozaren aurka jokatzeko zalantza izan da, baina Errege Kopako estreinako partida jokatu ahal izango du. Zaragoza txapelketara itzuliko da urte asko kanpoan eman eta gero.

Baskoniako hegalekoak giharretako arazo bat izan du, eta lan saio gogorrak egitn behar izan ditu CAIren kontrako partidarako prest izateko.

Bestalde, Baskoniak David Jelinek fitxatu zuen orain dela hamar egun, baina taldearen eskemak ikasi behar ditu oraindik.

Txekiako jokalariak bere aurreneko minutuak jokatu zituen Valentzian eta entrenamenduak behar dituela argi utzi zuen.

Baskoniak eta Zaragozak hirugarren partida izango dute denboraldi honetan. Aurreko bie norgehiagokatan talde bakoitzak etxeko neurketa irabazi zuen.