Itxi

Baskonia

Giharretako lesioa

San Emeterio Errege Kopan jokatzeko moduan egongo ote den, zalantzan

Erredakzioa

Kantabriako jokalariak lesioa du ezker hankako iskiotibialetan, eta bere parte-hartzea zalantza izango da azken ordura arte.

  • San Emeterio. Artxiboko argazkia: EFE

    San Emeterio. Artxiboko argazkia: EFE

Fernando San Emeterio Caja Laboral Baskoniako kapitainak lesioa du ezker hankako iskiotibialetan, Valentziaren aurkako norgehiagokako lehenengo zatian min hartu ondoren. Kantabriarrak min hartu zuen barneratze bat egiterakoan, eta medikuek lesioa konfirmatu egin dute.

Baskoniak ez du sendatzeko eperik eman nahi izan, eta bere egoera egunez egun ikusten joan beharko da. Hala ere, Errege Kopako final-laurdenetako norgehiagokan (CAI Zaragozaren aurka ostegunean, 21:30ean) parte hartzeko zalantza izango da azken ordura arte.

Gainera, Andres Nocioni argentinarrak Errege Kopan aurrera egiteko "defentsan maila ona eta erreboteetan nagusitasuna" mantendu beharko dutela gogoratu du.