Itxi

Baskonia

Euroliga

Baskoniak bigarren porrota jarraian jaso du Top 16an

Erredakzioa

Caja Laboralek 71-83 galdu du Khimkiren aurka Buesa Arenan, eta Barçaren aurka galdu ondoren, beste porrot bat jaso du talde arabarrak.

  • Argazkia: EFE

    Caja Laboral Baskoniak 71-83 galdu du Khimkiren aurka Buesa Arenan. Argazkia: EFE

Caja Laboral Baskoniak Euroligako Top 16ko bigarren porrota jaso du Khimkiren aurka 71-83 galduta Buesa Arenan. Bartzelonaren aurka galdu zuen Baskoniak iragan jardunaldian, eta errusiarren aurka galduta, bigarren porrota jarraian jaso dute.

Partidari ondo ekin dio Caja Laboralek. Zan Tabakek zuzentzen duen taldeak azkar lortu du sei puntuko abantaila (12-6), baina Khimki ez da behera etorri, eta desabantaila azkar murriztu du (13-16). Hasierako laurdenaren azken txanpan, talde errusiarrak Baskoniak baino gehiago asmatu du, eta Khimkiren aldeko markagailuarekin bukatu dira lehen hamar minutuak (18-19).

Bigarren laurdena oso parekatua izan da. Lehen minutuetan bi taldeetako bat ere ez da abantaila handiak lortzeko gai izan, baina minutuak pasa ahala Caja Laboral hasi da nagusitzen. Baskoniak zazpi puntuko aldea eskuratu du (35-28), eta azken txanpara bederatzi puntuko abantailarekin iritsi da (45-36). Baina Khimkik kalitate handiko jokalariak ditu, eta atsedenaldira bi puntuko desabantailarekin iristea lortu dute (45-43).

Hirugarren laurdenean apurtu da partida. Khimkik agindu du atsedenalditik bueltan, eta Caja Laboralek zailtasunak izan ditu jokoaren arlo guztietan. Talde errusiarra gero eta erosoago sentitzen hasi da, eta sei puntuko abantaila lortu du hirugarren laurdenaren amaieran (56-62).

Azken laurdenean Khimki izan da jaun eta jabe. Baskonia ezinean ibili da azken hamar minutuetan, eta ondorioz, talde errusiarrak lortu du garaipena, 71-83ko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

71 - Caja Laboral (18+27+11+15): Heurtel (2), San Emeterio (2), Causeur (15), M. Bjelica (9), Lampe (13) -hasierako bostekoa-, Cook (5), Nocioni (11), Pleiss (2), N. Bjelica (12).

83 - Khimki (19+24+19+21): Planinic (13), Koponen (5), Vyaltsev (2), Loncar (2), Augustine -hasierako bostekoa-, Rivers (16), Zhukanenko, Davis (20), Monya (10), Fridzon (11), Nielsen (4).