Itxi

Baskonia

Zuzenean, eitb.com-en

Caja Laboralek garaipenaren bidea berreskuratu nahi du, Euroligan

Erredakzioa

Zan Tabaken mutilek bosgarren garaipena nahi dute Euroligako Top 16an, baina horretarako Khimki talde errusiarra gainditu beharko dute, Buesa Arenan.

  • Caja Laboral Baskonia. Argazkia: EFE

    Caja Laboral Baskonia. Argazkia: EFE

Caja Laboralek Khimki hartuko du Euroligako Top 16ko seigarren jardunaldian (ostiralean, 20:30ean, zuzenean eitb.com-en). Bartzelonaren aurka porrot mingarri jaso ondoren, Zan Tabaken mutilek bosgarren garaipena nahi dute.

Errusiako taldeak gorabehera asko izan ditu Euroligan, baina Baskoniak Brad Oleson gabe jokatu beharko du, Alaskako jokalaria Bartzelonak fitxatu baitu. Tabakek errotazioan aldaketa ugari egin beharko ditu, Khimki gainditzeko.

David Jelinekek ezin du oraindik jokatu Caja Laboralekin. Horregatik, Fernando San Emeteriok eta Fabien Causeurrek pisu handiagoa izango dute taldean. Andres Nocionik ere, minutu gehiago jokatu beharko ditu.

Baskoniak aurreneko porrota jaso zuen Euroligako Top 16an Bartzelonaren aurka (79-70), eta sailkapenean abantaila izan arren, Gasteizko taldeak ez du hutsik egin nahi.

Khimkik hiru garaipen eta bi porrot (Motepaschiren eta Fenerbahceren aurka) jaso ditu. Zoran Planinic Baskoniako jokalari ohiak da taldeko burua, eta barneko jokoan, ACB Ligan ezagunak diren Paul Davis eta James Augustine dira Errusiako taldearen gizon garrantzitsuenak.