Itxi

Baskonia

19. jardunaldia

Baskoniak Cajasol hartu du mendean (82-86)

Erredakzioa

Zan Tabaken taldea garaipenaren bidera itzuli da eta, Sevillan irabazita, Endesa Ligako hamaseigarren garaipena eskuratu du.

1:00

Caja Laboral Baskoniak Ligako hamaseigarren garaipena eskuratu du, hamaikagarrena jarraian, Cajasoli 82-86 mendean hartuta. Barçaren aurka, Euroligan, jasotako porrotaren ostean, garaipenaren bidera itzuli da Gasteizko taldea.

Hasiera parekatua izan da, saskiratzeak arabarrek zein sevillarrek sartu dituzte. Zan Tabakek zuzentzen duen taldeak bikain defendatu du eta Cajasolek ez du eroso jokatu. Lehen laurdenaren amaieran 21-25ekoa zen markagailua.

Bigarrenean, aurkaria baino gehiago izan da Baskonia. Azpimarratzekoa, 'Chapu' Nocionik egindako lana eta lortutako puntuak. Atsedenean, hamar puntuko errenta zuen Baskoniak (41-51).

Hirugarren laurdenean markagailuan hurbiltzeko asmoz, lanean aritu da Cajasol, eta hainbat unetan lortu du. Gainera, Baskonia ez da aurreko laurdenetan bezain fin ibili.

Neurketako azken minutuetan partida berdintzen saiatu da etxeko taldea, baina Baskoniak ondo kudeatu du zuen errenta, eta garaipena lortu du azkenean. Bjelica erabakigarria izan da oraingoan ere, Lampe saskiratzaila nagusia (20 punturekin) eta Nocioni balorazio altuena jaso duena (22).

Fitxa teknikoa:

82 - Cajasol (21+20+21+20): Tepic (9), Holland (8), Williams (11), Balvin (6), Satoransky (8) -hasierako bostekoa-, Bogdanovic (17), Blakney (6), Sastre (12), Asbury (5) eta Burjanadze (0).

86 - Caja Laboral (25+26+20+15): Oleson (6), Heurtel (3), Pleiss (2), San Emeterio (9), Milko Bjelica (11) -hasierako bostekoa- Lampe (20), Nemanja Bjelica (14), Cook (2), Nocioni (17) eta Causeur (2).