Itxi

Baskonia

74-73

Caja Laboralek hamazazpigarren garaipena jarraian lortu du

Erredakzioa

Partida parekatua jokatu du Baskoniak CAI Zaragozaren aurka, eta 74-73ko emaitzarekin irabazi du.

1:11
Baskonia-CAI.

Caja Laboral Baskoniak bolada bikainean jarraitzen du, eta igande honetan CAI Zaragozari 74-73 irabazita, hamazazpigarren garaipena jarraian eskuratu du talde arabarrak.

Partida parekatua izan da hasieratik amaieraraino. CAI Zaragozak 0-5eko partzialarekin ekin dio lehiari, baina Baskoniaren erantzuna azkar etorri da. Caja Laboralek partida berdintzea lortu du (16-16), eta ondoren, lehen laurdena talde arabarraren aldeko hiru puntuko abantailarekin amaitu da (23-20).

Bigarren laurdenak lehenengoaren antz handia izan du. CAI Zaragozak Baskoniak baino hobeto ekin dio laurdenari, baina pixkanaka Caja Laboral erritmoa hartzen joan da, eta hasierako laurdenean egin duen bezala, amaierako minutuetan aurkariak baino gehiago asmatu du, eta hiru puntuko abantaila lortu du bnorgehiagoka atsedenaldira iritsi denean (38-35).

Lehia estua mantendu dute Caja Laboralek eta CAI Zaragoza atsedenalditik itzulita ere. Hirugarren laurdenaren erdialdean lortu du Baskoniak partidako abantailarik handiena (54-47), baina CAI Zaragozak borrokan jarraitu du, eta aldeak murriztu ditu laurdenaren amaieran (59-57).

Azken laurdena aurreko hirurak baino lehiatuagoa eta parekatuagoa izan da. Aragoiko taldea izan da aurretik markagailuan ia laurden guztian. Azken minutuan 68-72 agintzen izan du CAI Zaragozak markagailuan, baina Baskonia puntu bakarrera jarri da amaierarako segundo gutxi geratzen zirenean (72-73). Ondoren, CAIk erasoan kale egin du, eta Olesonek ez duts egin jaurtiketa libreetatik (74-73). Brad Olesonen saskiratzearen ondoren, azken jabetza CAI Zaragozarentzat izan da, baina Aragoiko taldeak ez du saskiratzea lortu, eta Caja Laboral Baskoniak lortu du garaipena (74-73).

Fitxa teknikoa:

74 - Caja Laboral (23+15+21+): Heurtel (3), Oleson (13), Nocioni (10), M. Bjelica (7), Lampe (14)-hasierako bostekoa-, Cook, San Emeterio (8), Pleiss (5), N. Bjelica (10), Causeur (1), Cabezas (3).

73 - CAI Zaragoza (20+15+22+): Llompart (4), Roll (2), Rudez (14), Aguilar (21), Norel (7)-hasierako bostekoa-, Van Rossom (7), Toppert (10), Jones (6), Fontet (2).

Epaileak: Jimenez, Guirao, Fernandez.