Baskonia
75-97
Baskoniak Fenerbache jipoitu du Istanbulen
Erredakzioa
Turkiako taldeak Caja Laborali lehen zatian eutsi dio, baina bigarrenean Fenerbachek pot egin du. Horrela, Baskoniak hamaseigarren garaipena jarraian lortu du.
Caja Laboral Baskoniak Fenerbache aise hartu du mendean (75-97), Istambulen. Horrela, arabarrek hamaseigarren garaipena jarraian lortu dute eta Euroligako Top 16an lau partidatik lau irabazi dituzte.
Caja Laboral ondo kantxaratu da Turkian, eta defentsa estua erabili du lehen laurdenean markagailuan aurrea hartzeko (19-20). Hala ere, Fenerbachek ez du etsi eta jarraitzaileen laguntzarekin gertu mantendu da.
Bigarren laurdenak norabide beretik jarraitu du. Zan Tabaken jokalariak defentsan ongi aritu dira eta partidaren erritmoa markatu dute. Hala ere, azken minutuetan arabarrek etxekoen opariak ederki aprobetxatu eta abantaila lortu dute (32-48). Nemanja Bjelicak hiruko marratik erakustaldia eman du lehen zatian, lau hiruko sartu baititu.
Gasteiztarrak lokartuta itzuli dira atsedenalditik eta Fenerbachek aldea erdira murriztu du pare bat minututan. Hala ere, turkiarren pozak gutxi iraun du; izan ere, arabarrak nagusi izan dira berriro kantxan, eta etxekoen erabaki okerrak aprobetxatu dituzte partida ia erabakita uzteko (51-71).
Azken laurdenean Caja Laboralek abantaila ederki kudeatu eta areagotu du. Horrela, garaipen berri bat baieztatu du Baskoniak Istanbulen.
Fitxa teknikoa:
75 Fenerbahce Ulker (19+13+19+24): McCalebb (15), Sato (4), Bogdanovic (16), Andersen (3), Batiste (2)-hasierako bostekoa-, Preldzic (16), Ilkan (2) Oguz (11), Omer (1), Tripkovic (5), Peker, Baris.
97 Caja Laboral (20+28+23+26): Heurtel (4), Oleson (1), Nocioni (19), M. Bjelica (10), Lampe (13)-hasierako bostekoa-, Cook (5), San Emeterio (13), Pleiss (4), N. Bjelica (16), Causeur (9), Cabezas (3).